XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Behin batean, arrantzale bat eta emaztea itsasertzean bizi ziren beren etxetxoan.

Txalupa bat zuen gizonak eta egunero itsasoan ibiltzen zen, ea harrapatzen zuen arrainik jateko.

Andreak orduak eta orduak ematen zituen josteko makinaren aurrean, ea txanponen batzuk irabazten zituen.

Egunero berdin jaten zuten: arrain egosia ala arrain frijitua.

Jakina, pozik jango zituzten oilaskoa, lukainkak, gozokiak edo txokolatea, baina, dirurik ez zutenez, ezin zuten honelako jaki gozorik erosi.

Egun batean, ordura arte sekula ibili gabeko toki batera joan zen gizona arrantzara.

Sarea uretara bota eta arrain handietariko bat harrapatu zuela ohartu zen berehala.